2021. urteko Europar Asteko jardunaldia: Eraldaketa Digitala pertsonengan
Pasa den urriaren 29an Q-epeak jardunaldi interesgarria antolatu zuen Euskaliten 27. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen barruan:
EGUNA ETA ORDUA: Urriak 29, 9:30tatik 13:00tara
TOKIA: Euskaldun Berria Aretoa LAKUA
Jardunaldiaren helburu nagusia erakunde publiko eta pribatuetan gaitasun digitalen inguruko esperientziak aurkeztea izan zen.
DIGCOMP Gaitasun Digitalen Europako Esparrutik abiatuta, EAEko IKANOS proiektuak aurkeztu ziren. IKANOS proiektua gaitasun digitalak ezagutarazteko ekimena da, kontuan har daitezen lortzeko eta haien aurrerapena eta egiaztapena gizarte osoari errazteko. Metodologia hori erabiliz, hobekuntza-prozesu bat marrazten da ibilbide-orri pertsonalizatu batekin, Europako Batzordearen DigComp kontzeptu-esparruan oinarrituta. Proiektua Eusko Jaurlaritzak sustatzen du (zehazki, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako Zuzendaritzak).
Ekitaldian aurkeztu zen, halaber, Euskadiko eraldaketa digitalaren estrategia, bere 3 dimentsioetan.
2020 Europar Asteko jardunaldia: Distantzia birtualak komunikazioan duen eragina, eta nola kudeatu.
2020ko urriaren 30ean Q-epeak jardunaldi birtuala antolatu zuen Euskaliten 26. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen barruan. Bertan, Enrique Sacanell-en eskutik ezagutu ahal izan genituen distantzia birtualean eragina duten faktoreak eta hauek murrizteko estrategiak.
IKUSI JARDUNALDIKO BIDEOA
Jeitsi ezazu jardunaldiko dokumentazioa
2019 Europar Asteko jardunaldia: Erakundeak eraldatzea posible da
2019ko ekitaldian Q-epeak Euskaliten 25. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen barnean jardunaldi interesgarria antolatu zuen. EHUren Gipuzkoako Kanpusean egin genuen jardunaldia eta bertan Juan Ferrer (https://juanferrer.es/) hizlariaren hitzaldiarekin ikasteko aukera izan genuen. Gainera, euskal erakunde publiko batzuen kudeaketa-praktika onak ezagutu ahal izan genituen.
2018 Europar Asteko jardunaldia: Administrazioa Astinduz
Q-epeak jardunaldia antolatu du Kudeaketa Aurretatuaren Europar Astean. Administrazioa Astinduz lelopean, ondorengo gaiak jorratu genituen: perfil profesional berriak, ezagutzaren kudeaketa, errelebo generazionala eta hautaketarako metodo berriak.
Hemen ikus ditzakezu jardunaldiko aurkezpenak:
- Ismael Pantaleonen aurkezpena: “Envejecimiento y Cambio en la Administración Pública“
- Praktika onak:
- Gasteizko Udala: “Un Nuevo Código Ético para el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz“
- Gipuzkoako Foru Aldundia: “Partekatuz Programa“
- IVAP: “PrestaIVAP“
- Osakidetza: “Eskertze (eus)” / “Eskertze (es)“
Europar Astea 2017: Zerbitzu Karten diplomen aurkezpen eta banaketaren bideoa:
Europar Astea 2017: Erakunde ezberdinetan kudeaketa aurreratuko ereduen ezarpen-esperientziak:
Europar Astea 2017: Carles Ramió-ren hitzaldia:
Europar Astea 2017: Itxiera - jardunaldiaren kontaketa marrazkien bitartez eta amaierako bozketa: