Pilar Jericó

Edozein antolakunderen berrikuntza-iturri nagusia antolakundea osatzen duten pertsonak dira. Adimen emozionala eta soziala lantzea, beraz, zeregin indibidual eta kolektiboa da, eta abantailak dakarzkie bai ariketa hori praktikan jartzen dutenei, bai sustatzen dutenei. Zer da? Nola ezartzen da? Zer trebetasun eskatzen ditu? Pilar Jericók erantzuna emango die galdera horiei, bere mintzaldian:“Adimen emozionala administrazio publikoan garatzeko gakoak”.

Pilar Jericó nazioarteko erreferente handienetako bat da antolakundeetan NoMiedo eta Change Mindset teknikak aplikatzen. Be-Up aholkularitza-enpresaren burua da, non lidergoaren garapenean, talentuaren kudeaketan, emakumeen talentuaren garapenean eta berrikuntzan diharduen. Enpresen Antolaketan doktorea da eta espezializazio-ikasketak egin ditu Harvarden, UCLAn eta West Pointen. Lidergoari eta coaching-ari buruzko eskolak ematen ditu zenbait erakundetan.

Idazle gisa, urtean 4,3 milioi irakurle ditu bere blogean. 7 liburu argitaratu ditu; 350.000 ale baino gehiago saldu dira eta sei hizkuntzetara itzuli: “NoMiedo”, “¿Y si realmente pudieras?”, “Héroes Cotidianos” eta “Poderosamente Frágiles” dira izenburu ezagunenetako batzuk. Espainiako hizlari onenetako bat da, eta 2.000 hitzaldi baino gehiago eman ditu 16 herrialdetan 2001. urteaz geroztik. Ohiko kolaboratzailea da El País, Expansión, RNE eta TVE hedabideetan.

Adimen emozionala erakunde publikoetan garatzeko gakoak

🕐    Asteazkena 26, 12:30 – 13:00