Donna Pace

Ingurune hiperkonektatu batean, sormena funtsezko tresna da arrakasta eta iraunkortasuna lortzeko. Trebetasun mental bizkorrak, azkarrak eta eraginkorrak behar ditugu ingurune berriak eskatzen duen abiadura lortzeko, pentsamendu pobretua gainditzeko, hazkunde pertsonala eta antolamenduzkoa mugatzen baitigu. Erronka honek berekin dakar pentsamendu-mekanismoak geureganatzea, eta konponbideak sortzeko eta aukera berriak bilatzeko erabiltzen diren prozesuak eskuratzea. “Adimen kognitiboa eta pentsamendu sortzailea ingurune aldakor batean”, horixe da Donna Pacek trebetasun horietan sakontzeko emango duen hitzaldiaren izenburua.

Donna Pace DP & Associates-en sortzailea eta zuzendari exekutiboa da; profesional globalak dituen taldea da, eta lau ardatz nagusi ditu: sormena, lidergoa, etorkizuneko joerak eta balioak. CPS-k (Creative Problem Solving) ziurtatutako erraztailea da, bai eta FOURSIGHT sistemarena ere, eta Edward de Bono irakaslearen Master Trainer-a munduan.

Maltako Unibertsitateko Sormen Masterraren sustatzailea da, Balear Uharteetako Unibertsitateko irakasle elkartua, Kataluniako Sormenerako Fundazioaren enbaxadorea, hizlaria, aholkularia, hezitzailea eta mentorea. Funtzio horietan lan egin du sektore askotan, hala nola hezkuntzan, administrazio publikoan, osasun-sektorean, ingeniaritzan, komunikabideetan, etab.

Adimen emozionala erakunde publikoetan garatzeko gakoak

šŸ•Ā  Ā Asteazkena 26, 12:00 – 12:30