ABANGOARDIAKO ADIMENA EUSKAL SEKTORE PUBLIKOARENTZAT

Q-epea sarea 26 euskal entitate publikok osatzen dute, jakintza partekatzearen eta administrazio publikoa hobetzearen inguruan. Q-epea Biltzarra bi urtez behin egiten da, eta antolakunde horien topagune nagusia da, gai horietan interesa duenarentzat irekia, eta gune publikoaren kudeaketaren berrikuntza eta eraldaketa sustatzen dituena.

Bizi dugun testuinguru sozialak kudeaketa-formula berriak eskaintzera behartzen gaitu; aurrerapen teknologikoen emaitza dira gehienak, eta, betiere, gizakiak eta gizarteak egokitzeko duten gaitasunaren ondorio. COVID-19aren pandemiak 2020an hasita eragin duen egoeran, hain zuzen, erabatekoa da egokitzeko gaitasun horri ahalik eta etekinik handiena ateratzeko premia.

Adituen hitzetan, etorkizuna ez da inola ere ordezkapen-espazio bat izango, non teknologiak pertsonak ordeztuko dituen, baizik eta hibridazio-, nahasketa- eta aniztasun-espazio bat. Espazio horretan, makinek ez dute giza espazio osoa hartuko, eta pertsonak konponbideak sortzen jarraituko dugu. Eta etorkizunak adimenen batuketa eskatzen badu, lan egiteko erronkarik zorrotzena izango da pertsonen eta azken belaunaldiko teknologien arteko koaliziorik onenak dituzten antolakundeak eraikitzen jakitea, batzuek eta besteek balio handiagoa eta hobea sor dezaten. Azken batean, ikasteko gaitasunak, eta ikasitakoa alde batera uztekoak, horrek markatuko du diferentzia antolakunde guzti-guztien aurrerabidean.

Administrazio publikoen kasuan, erronka da inguruko eskari berriak bultzatzea eta sinkronizatzea, eta krisi-garaian egokitzea. Ziurgabetasuna sortzen duen erronka da hori, eta, nahitaez, egitura teknologikotik, bitarteko eta baliabide sozialetatik zein pertsonen gaitasunetatik heldu beharko zaio, hor baitago kapitalaren funtsa eta ezagutza profesionala.

Q-epearen Administrazio Publikoetako Kudeaketa Aurreratuaren VIII. Biltzarra formatu erdipresentzialean (nahastuan) egingo da aurten, 2021eko maiatzaren 26an, “Abangoardiako adimenak sektore publikorako” izenburupean, eta gai horiek lantzea du helburu. Era berean, administrazio publikoak ingurune aldakor batera egokitu beharraz jabetuta, biltzarra gure erakundeak osatzen dituzten pertsonen ikaskuntzarako eta garapenerako “input” garrantzitsu bihurtzen da. Biltzarrak hiru hitzaldi magistral eskainiko ditu, eta erakunde publikoen sei kasu arrakastatsuren aurkezpena Europa Jauregian (Vitoria-Gasteiz), guztiak ere administrazioak hobetzera eta era guztietako antolakunde eta pertsonentzako ezagutza eta hausnarketa sortzera bideratuta.

Silvia Lealekin aztertuko dugu nola aprobetxatu aldaketa teknologikoa gure erakundeetan berritzeko; Donna Pacek sormenaren mugak ikusten lagunduko digu, muga horiek gainditzen ikasteko, eta Pilar Jericók adimen emozionalak kudeaketan duen garrantzia jorratuko du.

Bestalde, euskal administrazioetan arrakasta izan duten zenbait kasu izango ditugu, EJIEk, IVAPek, Lantik, Osakidetzak, Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak aurkeztuta.

TALDE ANTOLATZAILEA

Ararteko

Durangoko Udala

Arabako Foru Aldundia

EJIE

Osakidetza

Eusko Legebiltzarra

Euskalit

HIZLARIAK

SILVIA LEAL

Dibulgatzaile zientifikoa eta etorkizuneko joeretan aditua. Soziologian doktorea.

DONNA PACE

Sormen eta berrikuntzaren alorreko aditu; Edward de Bonoren Espainiarako Master Trainer-a, DP & Associates-eko zuzendari exekutiboa (CEO).

PILAR JERICÓ

Enpresaburua, idazlea eta hizlaria. Be-Up aholkularitza-enpresaren lehendakaria

EGITARAUA

Ordutegiak eta informazio guztia ezer gal ez dezazun


AZKEN BERRIAK

PILAR JERICÓRE-KIN HIZKETAN

Pilar Jericó, idazle eta hizlari arrakastatsua izateaz gain, nazioarteko erreferenteetako bat da NoMiedo eta Change Mindset  direlakoetan. Be-Up aholkularitza-enpresaren buru da, eta lidergoaren, kultura-eraldaketaren eta aniztasunaren garapenean lan egiten du. Enpresa Antolakuntzan doktorea da eta espezializazio-ikasketak egin ditu Harvarden, UCLAn eta West Point-en. Lidergoari eta coaching-ari buruzko eskolak ematen ditu hainbat erakundetan.

Maiatzaren 26an egingo duen hitzaldiaren izenburua honakoa da: “Adimen emozionala: Administrazio publikoen barruan garatzeko gakoak”.

“BELDURRA BIZITZAKO BIDAIDEA DA”

Zein izan da, emozioekin lotuta, pertsona eta erakundeok pandemiatik atera dezakegun ikasgai nagusia?

Egokitzapenaren eta aldaketaren beharra inoiz baino gehiago behar dugula ikasi dugu. Emozio deserosoetatik pasa gara, baina, era berean, egiaztatu dugu pertsonak eta erakundeak gai garela egokitzeko, baldin eta erabaki azkarrak hartzen badakigu eta etorkizunera bideratzen bagara. Horretarako, beharrezkoa da aldatzeko pentsamoldea izatea (edo change mindset, ingelesez), nire hitzaldian aurkezten dudan bezala, beldurrak eta inertziak gainditzen eta zailtasunak nagusi diren garaietan, aukerak aurkitzen lagunduko diguna.

Zer ikasi dugu pasa dugun beldur horretatik?

Beldurra bizitzako gure bidaidea da. Beldurrarekin jaio egiten gara, urteak pasa ahala eraldatzen joaten da eta momentu jakin batzuetan, pandemian kasu, indar handiagoz azaleratzen da. Beldurrak daukagunari eta galdu nahi ez dugun horri begiratzen dio beti. Horregatik, hilabete zail hauen ondoren, merezi du gogoeta egitea gure balio-eskalaren inguruan, benetan galdu nahi ez dugun horretaz eta geure buruaren inguruan deskubritu dugunaz, adibidez, zer zen azalekoa edo zer ez genuen behar. Gure beldurretako gehienak ez dira inoiz gauzatzen eta, gauzatzen dira, gainditzeko mekanismoak ditugu. Baina garrantzitsua da gure egunerokotasunean duten eragina murrizteko gakoak ezagutzea.

Zein dira erronka berriak administrazioentzat eta enpresaren munduarentzat?

Digitalizazioaren abantailak aprobetxatzea, herritarrengandik edo bezeroengandik beste modu batera hurbilago egoten jakitea eta zerbitzu hobea ematea. Gero eta teknologikoagoa izango den mundu honetan, hurbiltasuna eta aldatzeko gaitasun handiagoa behar dugu. Horretarako, beste behin ere, aldaketaren pentsamoldea behar dugu, gure erosotasun-eremua zabaltzeko eta aukera berriak aurkitzeko, nola maila pertsonalean hala profesionalean.


ERAKUNDEAK


KOKAPENA

Non aparkatu – Aparkalekuak

SAN JOSE POLIKLINIKAKO GELTOKIA

Helbidea:Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 10 | 01008 Gasteiz

Ordutegia: astelehenetik igandera: 07:30etik 23:30era.

Leku-kopurua: 272

Latitudea:42º 51′ 0.4998” N | Longitudea: 2º 40′ 36.7062” W

Ordainpeko aparkalekua.

AUTOBUS GELTOKIKO APARKALEKUA

Helbidea: Euskaltzaindia plaza, z/g (sarrera Donostia kaletik), | 01010 Gasteiz

Tel945 16 16 66

Ordutegia: de 06:00 a 24:00

Leku-kopurua: 302 ibilgailu (10 mugikortasun murriztuko pertsonentzat) | 94 bizikleta | 13 motorrak

Latitudea: 42º 85′ 93.8400”N | Longitudea: 2º 68′ 4.7270” W

Europa Biltzar Jauregia

Gasteiz etorbidea 85
01009 Gasteiz, Araba