Zein erronka ditu aurrez aurre gaur egungo Administrazioak?.Noraino iritsi behar da berrikuntzako barne-prozesua?.Zein ekarpen egin behar du gizarteak berak?.Zein dira prozesu honetan parte hartu behar duten eragileak?.
Aldaketa sakoneko garaiak dira hauek, eta herritarron etorkizunerako garrantzi handia duten galderak egiteko una da. Herri Administrazioetako Kudeaketa aurreratuari buruzko VII. Biltzarrak horien inguruan gogoeta egiteko plaza eskainiko du gizartea – pertsona binomioaren inguruan, etorkizuneko Administrazioaren erronkak ulertu eta beren diseinuan parte hartzeko.
Bi lan-ardatz hauen inguruan, Inma Shara orkestra-zuzendaria, Crowdsourcing aditua Tanja Aitamurto eta adimen kolektiboan aditua den Amalio Rey gurekin izango dira gogoeta egiten laguntzeko, taldearen adimenaz eta pertsonen lidergoa gaia hartuta. Izan ere, bi ardatz horien inguruan, inspirazioa piztu nahi dugu, eta baita esperientzia-trukea azkartu ere, erakunde eta pertsonen artean, kudeaketarako lan-tresna berriak lantzeko.
“Gizartea eta pertsonak: Administrazioa berriz hausnartzeko gakoak” izenburuarekin, Herri Administrazioetako Q-epea VII. Biltzarra Bilbon egingo dugu maiatzaren 24 eta 25ean.
Jakintzaren alor ezberdinetako adituak dira, esperientzia handikoak, nazioarte nahiz estatu mailakoak... hau da, eskaintzeko asko duten pertsonak.
Maiatzaren 24ko arratsaldean tailerren txanda izango da. Ezagutzan barneratzeko modu praktiko eta ludikoa eskaini nahi izan dugu eta bide batez, elkarren arteko harremanak lantzeko aukera ere izango da. Egiten ikastea da gakoak edo ikasten egitea nahiago bada. Parte hartzaileek eskainiko ditugun lau tailerretatik bi aukeratu beharko dituzte.
Isabel Fernánez coach da eta geure “Sinesmen mugatzaileak edo boteretsuak” lantzeko bidea emango digu. Maiz idea horiek ez dira errealitatean errotzen, geure baitako auto-usteetan baizik, eta galgatu egiten gaituzte, erabateko garapena izatea eragozten, pertsona edo profesional modura. Nola gelditu ditzakegu edo nola bihur ditzakegu sinemen horiek eraldaketarako energia?.
Belén Valera abokatua da eta RH Positivo taldeko zuzendaria. Berak gidatuko duen tailerrean, geure lan edo lanpostu ideala identifikatzeko gakoak jorratuko ditugu. “Job Crafting: Zure lana nahi duzun lan bihurtu” izenburua du. Nola sor dezakezu zeure lanik gogokoena?.
Danel Alberdi, soziologoa da eta Coach & Play taldeko coach-a. Jolas egitera eramango gaitu, “XXI. mendeko administrazioa eraikitzen. Jolasten ausartzen zara? Lego Serious Play metodologiarekin egingo da eta euskaraz zein gaztelaniaz egiteko aukera izango da. Etorkizuna imajinatzen duzu? Eraiki dezakezu?.
Wikitoki-ko Ricardo Antón eta Ziortza Etxabek zuzenduko duten tailleraren bidez hainbat lan-tresna proposatuko digute planifikazio estrategiko partehartzailerako dispositiboak ko-diseinatzeko. Jarduera euskaraz zein gaztelaniaz egingo da (hizkuntza, beraz, aukeratu behar da).
1A. TAILERRA Isabel Fernandez. Sinesmen mugatzaileak edo boteretsuak.
2A. TAILERRA Belen Varela. Job Crafting: Zure lana nahi duzun lan bihurtu.
3A. TAILERRA Danel Alberdi. Soziologoa eta Coach-a. Coach and Play XXI. mendeko administrazioa eraikitzen. Jolasten ausartzen zara? Lego serious play.(Euskaraz)
4A. TAILERRA Ziortza Etxabe y Ricardo Antón. Estrategia parte-hartzailea planifikatzeko tresnak elkarrekin diseinatzen.
1B. TAILERRA Isabel Fernandez. Sinesmen mugatzaileak edo boteretsuak.
2B. TAILERRA Belen Varela. Job Crafting: Zure lana nahi duzun lan bihurtu.
3B. TAILERRA Danel Alberdi. Soziologoa eta Coach-a. Coach and Play XXI. mendeko administrazioa eraikitzen. Jolasten ausartzen zara? Lego serious play.
4B. TAILERRA Ziortza Etxabe y Ricardo Antón. Estrategia parte-hartzailea planifikatzeko tresnak elkarrekin diseina. (Euskaraz)