Pilar Kaltzada

Pilar Kaltzada

Dinamizadora del Congreso

Pilar Kaltzada (Donostia, 1970eko urriaren 11), kazetaria eta aholkularia hainbat alorretan: komunikazio estrategikoa; identitate lehiakorra; estrategia digitala; zuzendaritzarentzako laguntza, erakundeak berritu eta eraldatzeko prozesuetan; eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna.
Enpresa, antolakunde sozial eta erakundeetako komunikazio-taldeak zuzenduz eta haiei aholkularitza emanez egiten duen lan profesionala eraldaketa sozialarekin lotutako pro bono jarduerekin uztartzen du: bai gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde (Doce Miradas kolektiboko kide da, ikus www.docemiradas.net) bai euskararen erabilera sustatzeko (Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordearen kide da, bai eta Berria Taldeko Administrazio Kontseiluko kide ere).
Gainera, 20 urte baino gehiagoko esperientzia du aurkezle bezala, tokiko eta nazioarteko ekitaldietan.
Euskadiko komunikabide nagusietan kolaborazioak egin ohi ditu (prentsa idatzia, irratia, telebista eta komunikabide digitalak) eta esperientzia zabala du eztabaida-taldeak eta mota guztietako ekitaldiak zuzentzen eta koordinatzen.

Twitter: @pkaltzada
Linkedin: https://es.linkedin.com/in/pkaltzada

Keynote