DOLORS REIG

DOLORS REIG

Dolores Reig psikologo soziala da, eta El caparazon blogeko editore nagusia. 20 bat urtez formazioko zentroak, programak eta proiektuak zuzendu ditu, eta gaur egun freelance moduan jarduten da, irakasle, hizlari eta aholkulari lanetan, hainbat enpresa, erakunde, administrazio publiko, unibertsitate eta negozio eskoletan. El caparazon akademia zuzentzen du, psikologiako eta social mediako espezialitateetan (sormena, 2.0 hezkuntza, gamifikazioa, hiperindibiduoaren psikologia, eta abar). Elearningeko berrikuntza arduraduna da INESDIn, eta jarduneko irakaslea UOC, UPF eta Tecnocampusen, besteak beste.
Askotariko gaien inguruan ikertzen eta idazten du, eta prestakuntza eta aholkularitza eskaintzen du: berrikuntza soziala, lankidetza inguruneak, komunitateen dinamizazioa, sare sozialetako soziologia, interneteko joerak, 2.0 enpresak, social media, ikaskuntza, 2.0 hezkuntza, hezkuntzako berrikuntza, berrikuntza soziala,… 2012an Socionomia argitaratu zuen, “sozietate areagotua” deitzen dion horri buruzko erreferentziazko lana. 2013an Los jóvenes en la era de la hiperconectividad liburua idatzi zuen (Telefonica fundazioak eta Encuentro fundazioak argitaratua).
Dolorsek hitzaldi bat emango du eta, ondoren, sare sozialei buruzko mahai-inguruan parte hartuko du.

Q-epea-Graphic-Recording-9-Mesa-RRSS-02

Keynote

DOLORS REIG-en hitzaldiak