CARLOS FERNANDEZ GUERRA

CARLOS FERNANDEZ GUERRA

Carlos Fernández Guerra, sare sozialetan Carfergue ezizenaz ezaguna, community manager ospetsua da. “Policia 2.0” programaren sortzaile, planifikatzaile eta arduraduna da. Programa horren xedea da Estatuko Polizia Kidegoaren komunikazioa, herritarren arreta, prestakuntza eta segurtasunaren inguruko kontzientziazioa garatzea. 2015eko abuztuaren 31 arte Twitterreko @policia kontua kudeatu du, eta ordutik aurrera Iberdrolaren twitterreko kontuaren community manager da. Ibilbide luze eta oparoa egin du komunikazio korporatiboaren arloan, eta baita kanpainen garapen eta kudeaketan ere, adibidez NAN elektronikoa ezartzeko kanpainan. Renfe, Adif, Gurutze Gorria, Leroy Merlin eta abar bezalako enpresa eta erakundeentzat ere egin du lan, ekonomiaren arloko hainbat aldizkari eta egunkaritan kazetari gisa aritu ondoren komunikazio enpresarialaren arlora salto egin zuen arte.

Carlosek hitzaldi bat emango du eta, ondoren, sare sozialei buruzko mahai-inguruan parte hartuko du.

Q-epea-Graphic-Recording-9-Mesa-RRSS-04

CARLOS FERNANDEZ GUERRA-en hitzaldiak