Antolatzaileak

 

ZER DA ETA ZEINEK OSATZEN DU Q-epea

Q-epea, kudeaketaren Bikaintasunaren bilaketan konpromisoa duten Euskadiko zenbait herri erakundek osatutako taldea da (Administrazioa esta enpresa publikoak). 2002an, EUSKALIT - Bikaintasunerako Euskal Erakundearen laguntzaz, elkarrekin burututako jarduerekin hasi ziren, kudeaketa praktika egokiak partekatzeko esta zabaltzeko, laneko dokumentazioak modu irekian trukatzeko, aurreratutako beste erakunde publiko eta pribatuetako zuzendaritza taldeetako kideak gonbidatzeko, esperientziak konpartitzeko eta aurrerapen horiek beste herri erakunde batzuetara hedatzeko asmoz jende aurreko ekitaldiak antolatzeko.

XEDEA

Q-epea, kudeaketaren Bikaintasunaren bilaketan konpromisoa duten Euskadiko zenbait herri erakundek osatutako taldea da (Administrazioa eta enpresa publikoak), eta helburu bikoitza du:


IKUSPEGIA

Q-EPEAK ezaguna izatea nahi du Euskadin eta Euskaditik kanpo, kudeaketa aurreratuaren esparruan erreferentzia den herri erakunde talde gisa, horrela laguntza eman ahal izateko Euskadiko herri erakundeen kudeaketaren modernizazio prozesuari.

BALIOAK

Gure Xedea aurrera eraman ahal izateko honako balio hauek hartuko ditugu oinarri gisa:

IKASKETA PARTEKATUA: informazioa eta ezagutza modu aktiboan konpartitzeko borondatea, baina, halaber, informazioaren gaineko ardura erakutsiz.

ELKARLANA: beste pertsona eta erakunde batzuekin elkarlanean aritzea, kudeaketako Bikaintasuna Iortu ahal izateko.

ERRESPETUA PERTSONEI ETA ERAKUNDEEI: erakunde bakoitzaren esfortzua eta ekarpenak aitortzea, bakoitzak aurrera egiteko duen erritmoa kontuan izan gabe.

Q-epeako PARTAIDEAK:

Antolakuntza Batzordea


Antolakuntza teknikoa

TISA
Edificio Albia II, 7º   |  San Vicente, 8  |  48001 Bilbao
Tel: 944 243 997  |  Fax: 944 352 230  |  e-mail: congreso2@tisasa.es