NOR GARA

Q-epea kudeaketa aurreratuaren bilaketan konpromisoa duten Euskadiko erakunde publikoek osatutako taldea da.

Gure ibilbidea 2002an hasi genuen EAEko zenbait erakunde publikok, Euskalit – Bikaintasunerako Euskal Erakundearen laguntzaz. Elkarlanean hainbat jarduera antolatzen hasi ginen kudeaketako praktika egokiak partekatzeko eta zabaltzeko asmoarekin, laneko dokumentazioak modu irekian trukatuz, beste erakunde publiko eta pribatuetako zuzendaritza taldeetako kideak gonbidatuz, esperientziak partekatuz eta aurrerapen horiek beste erakunde publiko batzuetara hedatzeko jendaurreko ekitaldiak antolatuz.

 

Taldearen jarduera gehienak esperientziak partekatzera eta ezagutza berria jasotzera bideratuta daude: besteak beste, osoko bilerak, gaikako bilerak, zerbitzu karten ebaluaketa gurutzatuak, Q-epeako Adierazle Sortaren bitartez kudeaketaren emaitzak partekatzea, gardentasuneko galdetegia, eta kanpora begirako jarduerak: Europar Asteko ekitaldi publiko bat eta, bi urtetan behin, Administrazio publikoaren Kudeaketa Aurreratuaren inguruko kongresua antolatzea.

2017. urtean, hamabostgarren urteurrena betetzera goazen honetan, 30 erakunde izatera iritsi gara, taldearen hazkundea egiaztatuz. Gure jardueren kudeaketa hobetzeko asmoz, lantaldeetan banatzea erabaki dugu, lan arlo bakoitzaren antolakuntzan autonomia duena. Une honetan lantalde hauek ditugu martxan:

– Zuzendaritza Batzordea (txandakakoa)

– Adierazle sortaren lantaldea

– Zerbitzu Karten lantaldea

– Gardentasuneko lantaldea

– Elkarlaneko tresnen lantaldea

– Kudeaketa Aurreratuaren lantaldea

– Irudi eta Marka lantaldea