U TEORIA

U teoria helburu-eredu bat da, eta modu erraz eta irisgarri batez azaltzen digu praktikaren bitartez eraldatzeko prozesua.

U teoriak ekintza eskatzen du; izan ere, teoria bat baino gehiago, praktikaren bidez eraldatzeko prozesua planteatzen duen metodologia bat da.

U teoriaren ideia nagusietako bat da errealitatea alda dezakegula gure funtzionatzeko era aldatuz. Errealitatea entzutearen garrantzia ulertzeko lehen urratsa da gure entzuteko modu partikularrean arreta jartzea. Lau entzute-maila planteatzen ditu, entzute hori nondik sortzen den kontuan hartuz.

Etorkizunetik ikasi, hura azaleratzen den heinean» (presencing)
Ikaskuntza-metodologia gehienek iraganeko esperientziei buruzko berrikuspenaren eta hausnarketaren bidezko ikaskuntzan jartzen dute arreta. Baina hori egitea, askotan beharrezkoa bada ere, ez da guztiz nahikoa. Horrez gain, etorkizunak eskaintzen dizkigun aukerak kontuan hartu eta aukera horiei aurre hartzea komeni da. Etorkizuna eraiki gabe dago oraindik, eta denboran hurbil zein urrun dagoen etorkizun horretan sortu daiteke bigarren ikaskuntza-iturri bat.

Gure erakundeetan barne aldaketa bultzatzen dugun eragileak bagara, galdera hauek egin beharko genizkioke geure buruari: Nola egiten dugu aldaketa? Zerk bultzatzen gaitu egitera? Zer egiten dugu aldaketa bultzatzeko? Nola jokatzen dugu? …

U teoriak ekintza eskatzen du; izan ere, teoria bat baino gehiago, praktikaren bidez eraldatzeko prozesua planteatzen duen metodologia bat da.

Aldaketak sintoma eta egitura mailan sortzea ez da nahikoa. Aldaketa sakonagoetara heldu nahi dugu, pentsamenduaren azpiko paradigmak aldatu eta, gure sormen- eta izate-iturriekin konektatu.

U teoriaren sei printzipio

  1. Energia ekintzaren ostean dator
  2. Hiru urrats nagusi dituen prozesua jarraitu behar dugu:
    1. Begiratzea, begiratzea, begiratzea.
    2. Barneko ezagutza sortzeko, erretiratu eta hausnartzea.
    3. Ekintzara pasatzea
  3. Buru irekiarekin, bihotz irekiarekin eta borondate irekiarekin lan egin behar dugu prozesu honek funtziona dezan.
  4. Barne-prozesu honetan (U-aren beheko aldea) bi galdera erantzun behar ditugu: Nor naiz ni? Zein da nire eginkizuna?
  5. Bide hau, prozesu hau, konplexua da eta zailtasunak ditu hiru ahots mugatzaileri aurre egin behar baitiegu: iritziaren ahotsa, eszeptizismoaren ahotsa eta beldurraren ahotsa.
  6. Funtsezkoa da prozesu hau banakako gisa garatzea eta, aldi berean, espazioari eutsi behar zaio prozesua talde mailan aurrera eraman ahal izateko.

U-teoria eta administrazio publikoak
Kudeatzeko prozesuak berritzeko beharra sentitzen duten erakunde eta organismo publikoek aukera bikaina dute: batetik, barneko eragile eta xede duten gizartearekin borondateak, baliabideak eta ikus-pegiak gehitu behar dituzten proiektuak abian jartzeko; bestetik, munduaren hainbat tokitan gertatzen ari diren antzeko esperientziak ezagutzeko eta beraiekin interakzioa izateko.

Administrazio publikoan, «herritarrentzat egitea» paradigmatik «herritarrekin egitea» paradigmara pasatu behar da.
Ildo horretan, Q-epea-k U teoria aurkezteko saio bat antolatu zuen 2016ko apirilaren 14an.

Apirilak 14an, Europako Biltzar Jauregian Gasteiz. #ulabeus