GURE ESPERIENTZIA

Q-epea, ezaugarri, tamaina eta antolaketa modu desberdinak dituzten erakundeez osatutako sarea da. 2002an martxan jarri zen eta geroztik gelditu gabe dihardu.

Kudeaketa Aurreratuan sakontzeko konpromisoak batzen gaitu. Hobetzeko nahia. Horrela, partaide garen erakundeon artean kudeaketarekin erlazionatutako sari desberdinak bildu ditugu Kudeaketa Aurreratuan, EFQM ereduan eta bestelako kudeaketa arloetan, esate baterako adibidez ISO 9001, ISO 9004, ISO 14001, ISO/IEC 17025, ISO 27001, UNE 166002, UNE 166006, edo, Ekoscan, Bikaintasunarekin konpromisoa, 5S, Bikain edo Q Turistikoaren ziurtagiri eta diplomak ere.

 

2012an gure hamargarren urteurrena ospatu genuen, sare modura izan dugun gure esperientzia batzen duen eta kudeaketan zein arlo publikoan esperientzia duten hainbat adituren artikuluak batzen dituen liburu bat argitaratu genuelarik.

Liburua pdf modura hemen deskarga dezakezu.