xedea, ikuspegia eta balioak

XEDEA

Euskal sektore publikoan kudeaketa aurreratua sustatzea.

IKUSPEGIA

Kudeaketa maila aurreratua izateagatik eta balio publiko argia eskeintzeagatik ezaguna den euskal sektore publikoa lortzea.

BALIOAK

1. ELKARRENGANDIK IKASTEA ETA LANKIDETZA:
Informazioa, ezagutza eta esperientziak modu aktiboan partekatzen ditugu eta arduraz erabiltzen ditugu, sormena, berrikuntza eta etengabeko hobekuntza bultzatuz.

2. PERTSONAK ETA ERAKUNDEAK AITORTZEA ETA ERRESPETATZEA:
Q-epea taldea osatzen duten pertsonen ahalegina, ekarpenak eta desberdintasunak aitortu eta errespetatzen ditugu bilera eta foroetan, ordezkatzen duten erakunde bakoitzaren aurrerapen-erritmoa edozein izanik ere.

3. KONPROMISOA:
Agindutako helburuak eta eginkizunak gure gain hartzen ditugu eta aurrera eramaten ditugu ezarritako epeak betez.

4. ETIKA:
Etikaz jokatzen dugu eta ideiak koherentziaz eta egiazkotasunez adierazten ditugu, pentsatu eta sentitzen duguna era asertiboan esanez.

5. KANPORA BEGIRATZEA:
Beste pertsona eta erakunde batzuk inplikatzen ditugu gure Xedean eta Ikuspegian, eta beste erakundeen esperientziak eta aurrerapenak interesez hartu eta aztertzen ditugu.

6. ZERBITZU PUBLIKORAKO BOKAZIOA:
Publikoaren balioa aldarrikatu eta defendatzen dugu, eta banaka nahiz taldeka laguntzen dugu herritarrek administrazioaz eta sektore publikoaz duten pertzepzioa eta balorazioa hobetzen.

7. ERAGINKORTASUNA ETA ARDURA:
Baliabide publikoak arduraz eta eraginkortasunez kudeatzen ditugu.