LAN TALDEAK

Duela urte batzutatik hona Q-epearen jarduera lantaldeen bitartez antolatu dugu; lantalde hauek kudeaketa aurreratuko arlo ezberdinetan era autonomoan lan egiten dute

Hauek dira gaur egun abian dauzkagun lantaldeak:

 

1)

Adierazleen Bateriako lantaldea

Lantalde honen helburua da Q-epearen kudeaketa aurreratuko adierazle partekatuen bateria definitu, mantendu eta hobetzea, urtero kudeaketako erakunde guztien emaitzen datuak bilduz, elkarren artean alderatzeko eta elkarrengandik ikasteko baliagarri izan daitezen.

2)

Zerbitzuen karten lantaldea

Lantalde honek Qepearen Zerbitzu Karten ebaluaketa gurutzatuen sistema kudeatzea du helburu; sistema honen bitartez erakundeek elkarren artean ebaluatzen ditugu zerbitzuen kartak metodologia eta eredu baten arabera, eta baldintzak betetzen dituzten kartei Q-epearen Zerbitzuen Karten zigilua ematen diegu.

3)

Kudeaketa Aurreratuari buruzko Biltzarra antolaketako lantaldea

Lantalde honen ardura da Herri Administrazioetako Kudeaketa Aurreratuari buruzko Biltzarra antolatzea. Biltzar honen helburua herri administrazioen kudeaketan jardunbide hoberenak ezagutzea eta esperientziak partekatzea da.

4)

Elkarlanerako tresnen lantaldea

Elkarlanerako tresnen lantaldeak tresna berriak identifikatzen eta ezartzen lan egiten du, Q-epeako erakundeen artean interes handia duten alorretan elkarlaneko ikaskuntza sustatzeko helburuarekin.

5)

Irudia eta marka lantaldea

Lantalde honen helburua Q-epearen irudia eta marka indartzea da, sareak euskal sektore publikoko erakundeen hobekuntzan izan dezakeen eragina areagotzeko.

6)

Kudeaketa aurreratuko ereduen lantaldea

Lantalde honek kudeaketa aurreratuko eredu ezberdinak lantzen ditu, Q-epeako erakundeetan eredu hauek era eraginkor eta iraunkorrean ezarri ahal izateko ezagutza partekatuz eta elkarlana sortuz.

7)

Europar Asteko Ekitaldia antolatzeko lantaldea

Lantalde honen ardura da urtero Kudeaketa Aurreratuko Europar Astean ekitaldi bat antolatzea, euskal sektore publikoarentzat interesgarri diren arloak jorratuz.

8)

Gardentasuneko lantaldea

Gardentasuneko lantaldea Q-epeako erakunde guztiek partekatzen dugun publizitate aktiboaren ebaluaziorako eredua definitu, mantendu eta hobetzeaz arduratzen da, eta aldian aldiro erakundeen betetze maila neurtzen du hobekuntzarako arloak identifikatzeko.

9)

Q-epeako Zuzendaritza Batzordea

Q-epeako Zuzendaritza Batzordea lau erakundeetako ordezkariek osatzen dute, txandaka izendatzen direnak, eta idazkaritza teknikoarekin batera Q-epearen funtzionamendu egokia zaindu eta urteko ekintzen plangintza egiten du.