ZERBITZUEN KARTEN EBALUAKETA

Q-epeak berezko metodologia sortu du bere erakunde laguntzaileen Zerbitzu-Kartak ebaluatzeko. Metodologia honen bidez, Zerbitzu-Kartaren ebaluazio objektiboa, errepikagarria eta independentea bermatzen da. Ebaluazioa gainditzen duten erakundeek Q-epearen sigilua lortuko dute bi urteko iraunpenarekin.

Proiektuaren motibazioaren bat azpimarratzekotan, balio erantsia areagotzea izan ba, batez ere Karten jarraipena eta ebaluazioa egiterakoan.

Hauek dira Zerbitzuen Kartek Q-epearen onespen-ziurtagiria jasotzeko bete behar dituzten baldintzak:

  • Q-epea taldean parte hartzea.
  • Gutxienez urte beteko indarraldiaizan behar du (ebaluazio-prozesuan parte hartzeko eskaria aurkezten den datarako bete behar da).
  • Gutxienez hobekuntza-ziklo batjaso behar izan du, konpromisoen betekizunaren berrikusketa (ebaluazio-prozesuan parte hartzeko eskaria aurkezten den datarako bete behar da).
  • Eskatzen den ebaluazioa bakoitzagatik erakundeak bi ebaluatzaile proposatu behar ditu, Q-epeako Zerbitzuen Kartaren Ebaluatzaile-taldearen parte izateko.

 

Q-epeak Zerbitzu-Karten adostasun-ziurtagiria emango die eskatutako baldintzak betetzen dituzten eta ebaluazio-prozesua gainditzen duten Zerbitzu-Kartei.Ziurtagiri horrek bi urteko baliogarritasuna izango du.

 

Metodo honi jarraituz balorazio baikorra izan duten zerbitzu-gutunak konpartitzea nahi izan dugu. Hemendik jaitsi daitezke