HERRI ADMINISTRAZIOETAN KUDEAKETA AURRERATUARI BURUZKO VII. BILTZARRA

Abian da jada Q-epeak bi urtez behin antolatzen duen Administrazio Publikoetako kudeaketa aurreratuari buruzko Biltzarra. Aurten maiatzaren 24 eta 25ean egingo da Bilboko UPV/EHU - Bizkaia Aretoan, “Gizartea eta pertsonak: Administrazioa berriz hausnartzeko gakoak” izenburuarekin.

IZENA EMAN
Biltzarra erreferentziazko topagunea da Administrazio Publikoaren kudeaketa aurreratuko joera berritzaileenak ezagutu eta horietan sakontzeko. Ponentzia eta hitzaldiak eskainiko ditugu, nazioartean entzute eta ospe handiko adituen eskutik, solasaldiak izango ditugu eta tailer praktikoak ere antolatu ditugu, eta horietan parte hartzaileek ziurtagirien bidez aitortuko zaizkien trebetasunak jorratu ahal izango dituzte beren erakundeetan gero aplikatzeko.

Egitaraua eta izena emateko jarraibideak Kongresuaren webgunean bertan: http://www.qepea.eus/congreso2018/eu/

Twitter: @qepea

Maiatzaren 24 eta 25ean egingo da Bilboko UPV/EHU – Bizkaia Aretoan.