PARTAIDE IZATEKO

Betebeharrak

Q-epea, bere misio, ikuspen eta baloreekiko koherentzian, Euskal Administrazio Publiko erakunde guztien parte hartzera irekita dago. Horrela, Kudeaketa Aurreratuarekin konpromiso hauek betetzen dituzten erakundeek Q-epean sartzeko eskaera aurkeztu ahal izango dute:

  • Erakundearen gogoetatik etorritako hobetzeko arloei buruzko diagnostiko bat izatea
  • Hobetzeko arloei ekiteko, lan plangintza izatea.
  • Kudeaketa Aurreratuarekin konpromisoa erakusten duten ekintzak gauzatu izatea.

Eskaera egiteko prozedura
Interesatuta dauden erakundeek Q-epean sartzeko eskaera bidali beharko diote Euskalit-eko idazkaritza teknikoari. Jasotako eskaerak Q-epea-ko osoko bilerak aztertu eta, horrela balegokio, onartuko ditu.

Hartzen diren konpromisoak:

  • Ikasketa partekatua eta lankidetza erraztea, parte hartzen duten erakundeen erritmo ezberdinak kontutan hartuta.
  • Antolatzen diren jarduera orokorretan parte hartzea.
  • Q-epeako lan taldeetan parte hartzea.
  • Q-epeako baterian urteroko adierazleak sartu, baita lan taldeetatik eskatzen den gainerako informazioa ematea ere.
  • Urteko kuota bat ordaintzea, Euskalit-eko idazkaritza teknikoa eta jarduerak antolatzeari dagozkion gastu orokorrei aurre egiteko.