TANJA AITAMURTO

TANJA AITAMURTO

Filosofian doktorea da eta gaur egun, Tanja Aitamurto, doktorego-ondoko ikertzailea da AEBetako Stanford Unibertsitateko Injinerutza Eskolan. Bertan, pertsonak informatzeko, ahalduntzeko eta konektatzeko hedabideen teknologia berriak aztertu, diseinatu eta aplikatu egiten ditu. Bere interes-guneak askotarikoak dira: ezagutzak giza-jarreratan duen inpaktua, crowdsourcing-aren gizarteak, errealitate birtuala eta hedatua, kazetaritzan aplikatutako adimen artifiziala, prozesu demokratikoak, eta abar luzea. Hamaika argitalpen akademikotan aurki daiteke bere lana, hainbat sariren jabe egin duena.

Tanja Aitamurto entzute handiko hizlaria da, eta besteak beste, bere ikerketaren emaitzak azaldu izan ditu puntako entzutegietan, hala nola, Nazio Batuen Erakundean, OCDEn, Europako Batzordean edo Etxe Zurian. In-the-wild esperimentuetan ere eskarmentu handia du, besteak bete, komunikabideen erakunde, gobernu lokal eta nazionalekin elkarlanean. Akademiarako jauzia egin aurretik, defentsako gai militarretan kazetari aditu gisa lan egin zuen, eta besteak beste, Afganistan, Angola eta Ugandan berriemaile izan da.

@TanjaAita 

 

TANJA AITAMURTO-en hitzaldiak