DANEL ALBERDI

DANEL ALBERDI

Erakunde eta politika arloetako aholkularia, coach, eta enpresa Coach and Play enpresako mentorea da. Deustuko Unibertsitatean Soziologian lizentziaduna da, Bartzelonako Unibertsitatean Ekonomia Sozialeko masterduna, Gizarte Erantzukizun Korporatiboan Graduondokoa UNEDen eta Europako Coachig Institutuan aditu masterduna. Horrez gain, Lego Serious Play bideratzailea, PNL Practicioner, eta Creative Problem Solving arloetan aditua da, eta nazioarteko Growth Management akreditazioa jasotzeko prozesuan ari da.

EHUko Giza Baliabideen Kudeaketa eta Enplegu Masterrean irakaslea da eta Ontosystemic Institute delakoan zuzendaritza garapenerako programako formatzailea; Suspergintza – EDE Taldean egin zuen lan zazpi urtez. Bere lanak askotariko argitalpenetan jaso dira: Partaidetzarako Gida-Liburua, Gardentasunerako Esku-Liburua edo Gobernantza eta Berrikuntza Publikorako Gidan (Eusko Jaurlaritzarenak), besteak beste. Bere proiektuen artean aipagarriak: erakunde-garapenerako eta talentuaren kudeaketarako lanak Nespresso, Michelin eta Mercedes enpresetan, eta baita hainbat proiektu estrategiko partehartzaile publikotan.

@dalberdi

DANEL ALBERDI-en hitzaldiak