Aurkezpena

Geure ingurua etengabe aldatzen ari da eta eskakizun-maila handietan mugiarazten gaitu. Egoera honetan, berrikuntza ezinbestekoa da erakunde guztientzat: egiteko moduak, harremanak sortzekoak, edo gero eta konplexuagoak diren zerbitzu eta eskakizunak kudeatzeko molde berriak. Beraz, den-denaz berriro hausnartu behar dugu.

Horregatik, Herri Administrazioetako Q-epea VII. Biltzarrak erronka handi honi helduko digu  hari-mutur desberdinak elkarrekin lotuz. Maiatzaren 24 eta 25ean egingo dugu, Bizkaia Aretoan – UPV/EHU, Bilbon.

“Gizartea eta pertsonak: Administrazioa berriz hausnartzeko gakoak” izenburua du aurtengo Biltzarra eta bereziki antolatuta dago erakunde publikoetarako, eta baita kudeaketa aurreratua, lidergoa eta adimen kolektiboa lantzen diharduten erakunde eta norbanakoentzat. Horien artean bazaude, ongi etorri.

Inspiratu eta ikasi nahi dugu. Horixe geure guraria: gu geuk bidaide izan behar dugun barne-eraldaketa handien sua pizten laguntzea. Horretarako, Biltzarra bi ardatz nagusiren inguruan antolatu dugu: adimen kolektiboa, alde batetik, eta lidergo eta talentua, bestetik.

Egitarau zabal eta aberatsa prestatu dugu, ikasteko, elkarrekin lan eta gogoeta egiteko. Ponentziak solasaldiak eta tailer praktikoak izango ditugu, egiten ikasteko, eta ikasten egiteko. Hemen begiratu dezakezu egitaraua eta hemen izena eman.  Eta zerbait galdetu nahi izanez gero, jakina, jarri gurekin harremanetan.

NOR GARA 29 euskal erakunde publikok osatutako sare bat gara, eta Administrazio Publikoa hobetzea eta ezagutzak partekatzea da geure helburua. Bi urtez behin biltzar hau antolatzen dugu, eta lehen mailako adituak gonbidatzen ditugu eremu publikoan berrikuntza eta eraldaketa sustatzeko.

Kudeaketa aurreratuarekin bat eginda gaude, eta ikasketa partekatuaren bidez geure erakundeen kudeaketa-moldeetan aurrera egitea da geure xedea, geure misioa baita euskal sektore publikoan kudeaketa aurreratuan aitzina egitea.

ZER NAHI DUGUNIKUSKERA: Eskaintzen duen kudeaketa aurreratuarengatik eta sortzen duen balore publikoarengatik aintzat hartua den sektore publikoa.

· Politika publikoen kudeaketa aurreratuko erreferentzia, Euskadi barruan eta kanpoan.
· Ingurukoak kutsatzeko gaitasuna duena ezagutza partekatuko sarea, sektore publikoko erakundeak hobetu egiten dituena, balio erantsiko produktu eta zerbitzuak sortzeko.
· Eraldaketarako foroa, sektore publikoko erakundeak interes-taldeekin lotzeko gai dena, elkarrekin proiektu komunak garatzeko.

Zeregin honetan, partekatzen ditugun BALOREAK geure oinarriak dira:

· Elkarren arteko ikasketa eta kooperazioa
· Pertsona eta erakundeei aintzatespena eta errespetua
· Konpromiso eta etika
· Kanporako orientazioa
· Zerbitzu publikorako bokazioa
· Eraginkortasuna eta erantzukizuna

Q-epea SAREKO KIDEAK GARA

• Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
• Ararteko
• Bilboko Udala
• Donostiako Udala
• Durangoko Udala
• Ermuako Udala
• Getxoko Udala
• Irungo Udala
• Vitoria-Gasteizko Udala
• Bermeoko Udala
• Justizia Administrazioko Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritza
• Arabako Foru Aldundia
• Lantik
• Gipuzkoako Foru Aldundia
• Herritarrak hartzeko eta administrazioa berritzeko eta hobetzeko zuzendaritza, Eusko Jaurlaritza
• EiTB
• EJIE
• ELIKA
• Ertzaintza
• Itelazpi, S.A.
• IVAP
• Osakidetza
• Osatek, S.A.
• Donostia Kirola
• Eusko Legebiltzarra
• Bizkaiko Parke Teknologikoa
• Spri, S.A.
• Euskal Herriko Unibertsitatea
• Visesa
• EUSKALIT (Q-epea idazkaritza teknikoa)

Antolaketa-batzordea

• Inmaculada de Miguel, Ararteko
• Arrate Arias, Arabako Foru Aldundia
• Leire Landa, Donostia Kirola
• Janire Sanz, Durangoko Udala
• Iñaki Larraona, EJIE
• Yolanda Gay, Euskal Herriko Unibertsitatea
• Ana Trapote, Euskalit
• Oro Ochoa de Eribe, IVAP