21
mai

EZIN DIOGU ESKATU INORI BERE KEMENA ZEREGIN MUGATUKO EGUNEROKO ERRUTINAN JARTZEKO

Belen Varelak beti egin izan du lan pertsona eta beren garapenean, eta nabarmen zaio. Argi du optimismoa gakoa dela geure errendimendu pertsonal eta taldekoa garatzeko, pertsonak dira bere kontakizunaren zentroa eta uste du motibazio egokiarekin guztiok hobe dezakegula. Errutinari izkina egiten dio, zereginen gehiegizko definizioari bezala, eta erakundeen dinamismoa maite du. Eta zera dio: Administrazio...
Irakurri Gehiago
15
mai

ISABEL FERNÁNDEZ: “PENTSATZEA DOAN DELA USTE IZATEN DUGU, BAINA ZENBAIT PENTSAMENDUTAN BIZI IZATE OSO GARESTIA ATERA DAITEKE”

Isabel Fernández, aholkularia eta formatzailea da, 25 urtetik gora daramatza askotariko erakundeekin lan egiten, horien artean, Administrazio publiko ugarirekin. Bilatzen ari garen emaitza lortzezko sinesmenak gakoak direla uste du eta honelaxe laburtu ohi du bere pentsamendua: “Pentsatzen dudan bezala sentitzen dut, eta sentitzen dudan bezala egin egiten dut”. Kudeaketa aurreratuan aditua da, eta baita lidergo,...
Irakurri Gehiago
11
mai

JORDI GRAELLS: “HERRITARROI ZERBITZU PUBLIKOARI EMANDAKO KREDITUA AGORTZEAR DAGO”

Alerta jo duena Jordi Graells da, eta oso aintzat hartzekoa da, urteak baitaramatza GovUX delakoan lanean, hau da, erakundeen ezagutza kudeatzen herritarren esperientzia asebete dezan. Kataluniako Generalitateko Herritarren Atentzioa arloko zuzendari nagusia, Open Knowledge Foundation erakundeko sortzailea eta la Xarxa d’Innovació Pública taldeko kide eta bultzagilea ere bada. Kexu da: herritarren interes eta beharrak kontuan hartzen...
Irakurri Gehiago
9
mai

ZIORTZA ETXABE ETA RICARDO ANTÓN: ADMINISTRAZIO PUBLIKOAK GAUZA IZAN BEHAR DU EGITURA KOMUNITARIO BIZIEKIN ALIANTZAK SUSTATU, OSATU ETA EUSTEKO”

Ziortza eta Ricardok esan digute hori, eta biek ongi dakite zer den kolaborazioaren logika praktikatzea zerbitzuak diseinatu eta errazteko, erakunde askotan berrikuntza-prozesuak eta inguruak ehuntzeko, eta ongi dakite zein diren gizarte-egitura bizi eta adimendunekin harremanetan egoteak berez sortzen dituen abantailak. Une honetan WikiToki Elkarsorkuntzarako Laborategiko kideak dira: praktika kolaboratiboak eta ko-sorkuntzarako laborategia gizarte-berrikuntza, kultur ekintza,...
Irakurri Gehiago
2
mai

INMA SHARA: “Administrazioek parteen arteko armonia bideratuko duen sinfonia sortzeko gai izan behar dute”

Bere burua definitzeko eskatua, pasioa, ametsak eta erromantikoa aipatu zizkigun telefonoz izan genuen solasalditxoan, eta tarte horretan halakoxea dela erakutsi zigun. Espainiako musika-zuzendarien belaunaldi berriko ordezkari distiratsua da eta ezaguna da, halaber, aunitz erakunde sozialekin duen harremanarengatik. Duela denbora gutxi “Batuta ikusezina” (Penguin Random House) liburua argitaratu du enpresa-mundura zuzenduta, armonia sortzen duen lidergo-ereduaz gogoeta...
Irakurri Gehiago
25
api

AMALIO REY: “GOBERNANTZA EDO ZERBITZU PUBLIKOEN ETORKIZUNA ADIMEN KOLEKTIBOAN OINARRITUTA EGONGO DA, EDO EZ DA ETORKIZUNIK IZANGO”

Horren argi mintzo dena Amalio Rey da, eta munduko zerbitzurik onena izan dadin administrazioa hobera eraldatu dezakegula gaineratzen du. Bere hitzen bermea urtetako eskarmentua da, berrikuntza humanistaren alde adimen kolektiboko ereduen eta lankidetzarako sare eta ekosistemen sustapenean egindakoa. Amalio eMOTools enpresako sortzaile eta zuzendaria da, I+G eta berrikuntzaren inguruko aholkularitza eta kudeaketa errazten dituena. Bere...
Irakurri Gehiago
20
api

NEREA URCOLA: ZUZENTZEKO MODUAK ALDATZEN EZ BADIRA, LAN EGITEKOAK EZ DIRA BEREZ ALDATUKO.

Ozen eta argi. Nerea Urkola, zuzendaritzen garapenean eta erakundeen aldaketan aditua denak, ondo ezagutzen ditu gaur egungo erronkak  eta eraldaketarako palankarik indartsuena dela lidergo-eredua aldatzea dela uste du. Q-epearen Biltzarrera dator kudeaketa aurreratuko azken joerez hitz egiteko, eta baita konpromisoan oinarrituta, talentua zabaldu eta hari eusteko gakoak ere eskaini nahi ditu. Urcola Formación & Consultoría...
Irakurri Gehiago
16
api

TANJA AITAMURTO: “Crowdsourcing bezalako eskuhartze digitaleko bitartekoek partehartze zibila eraldatu egin dute”

AEBko Stanfordeko Unibertsitateetan dihardu Tanja Aitamurtok eta Bilborako gogo handia duela esan digu. Hitzordua jarrita dauka geurean eta Biltzarrean azalduko dizkigu bere azken ikerketak, teknologiek informatzeko, ahalduntzeko eta pertsonak konektatzeko zer berrikuntza dakartzaten, besteak beste. Bere jardun-esparrua crowdsourcing delakoa da, eta zehatzago, horrek kazetaritzari, herritarren parte hartzeari eta prozesu demokratikoei egiten dien ekarpena. Filosofian doktorea...
Irakurri Gehiago