Gizartea eta pertsonak
Administrazioa berriz
hausnartzeko gakoak
HERRI ADMINISTRAZIOETAKO KUDEAKETA AURRERATUARI BURUZKO VII. BILTZARRA
ERANTZUNEN BILA ARI GARA.
ZER DA GovUX?
Nola kolaboratzen du gizarteak zerbitzu publikoak hobetzeko?
Geure erakundetako eta gizarteko talentua behar bezala baliatzen ari gara?
Erakunde publiko edota enpresetako kudeaketa aurreratuan interesa baduzu, zatoz, eta parte hartu VII Q-epea Biltzarrean.

MAIATZAK
24-25
MAYO
SAVE
THE
DATE
IZENA EMAN

GIZARTEA ETA PERTSONAK: ADMINISTRAZIOA BERRIZ HAUSNARTZEKO GAKOAK

Zein erronka ditu aurrez aurre gaur egungo Administrazioak?.Noraino iritsi behar da berrikuntzako barne-prozesua?.Zein ekarpen egin behar du gizarteak berak?.Zein dira prozesu honetan parte hartu behar duten eragileak?.

Aldaketa sakoneko garaiak dira hauek, eta herritarron etorkizunerako garrantzi handia duten galderak egiteko una da. Herri Administrazioetako Kudeaketa aurreratuari buruzko VII. Biltzarrak horien inguruan gogoeta egiteko plaza eskainiko du gizartea – pertsona binomioaren inguruan, etorkizuneko Administrazioaren erronkak ulertu eta beren diseinuan parte hartzeko.

Bi lan-ardatz hauen inguruan, Inma Shara orkestra-zuzendaria, Crowdsourcing aditua Tanja Aitamurto eta adimen kolektiboan aditua den Amalio Rey gurekin izango dira gogoeta egiten laguntzeko, taldearen adimenaz eta pertsonen lidergoa gaia hartuta. Izan ere, bi ardatz horien inguruan, inspirazioa piztu nahi dugu, eta baita esperientzia-trukea azkartu ere, erakunde eta pertsonen artean, kudeaketarako lan-tresna berriak lantzeko.
“Gizartea eta pertsonak: Administrazioa berriz hausnartzeko gakoak” izenburuarekin, Herri Administrazioetako Q-epea VII. Biltzarra Bilbon egingo dugu maiatzaren 24 eta 25ean.

Berriak

EZIN DIOGU ESKATU INORI BERE KEMENA ZEREGIN MUGATUKO EGUNEROKO ERRUTINAN JARTZEKO

Belen Varelak beti egin izan du lan pertsona eta beren garapenean, eta nabarmen zaio. Argi du optimismoa gakoa dela geure errendimendu pertsonal eta taldekoa garatzeko, pertsonak dira bere kontakizunaren zentroa eta uste du motibazio egokiarekin guztiok hobe dezakegula. Errutinari izkina egiten dio, zereginen gehiegizko definizioari bezala, eta erakundeen dinamismoa maite du. Eta zera dio: Administrazio Publikoak pertsonei erronkak jartzeko gauza badira, lortu egingo dute hauek bere energia eta kemena jokoan jartzea, ez bakarrik beren denbora. Zertara zatoz Q-epearen Biltzarrera? Zer partekatzera zatoz? Q-epearen Biltzarretik gehien interesatzen zaidana pertsonak dira, era honetako ekitaldi bat antolatzera ausartzen direnak eta administrazioa hobetzeko hona...
Irakurri Gehiago

ISABEL FERNÁNDEZ: “PENTSATZEA DOAN DELA USTE IZATEN DUGU, BAINA ZENBAIT PENTSAMENDUTAN BIZI IZATE OSO GARESTIA ATERA DAITEKE”

Isabel Fernández, aholkularia eta formatzailea da, 25 urtetik gora daramatza askotariko erakundeekin lan egiten, horien artean, Administrazio publiko ugarirekin. Bilatzen ari garen emaitza lortzezko sinesmenak gakoak direla uste du eta honelaxe laburtu ohi du bere pentsamendua: “Pentsatzen dudan bezala sentitzen dut, eta sentitzen dudan bezala egin egiten dut”. Kudeaketa aurreratuan aditua da, eta baita lidergo, talde-lanean eta pertsonen garapenean. Q-epearen 2018ko Biltzarrean tailer bat zuzenduko du eta bertan geure sinesmen zaharrak identifikatzen ikasiko dugu, handik eraldaketarako bidea irekitzeko. Zertara zatoz Q-epearen Biltzarrera? Zer partekatzeko asmoz zatoz? “Sinesmen mugatzaileak edo boteretsuak” izeneko tailerrean askotariko galderak egin eta erantzungo ditugu: Zer kultura-mota...
Irakurri Gehiago

JORDI GRAELLS: “HERRITARROI ZERBITZU PUBLIKOARI EMANDAKO KREDITUA AGORTZEAR DAGO”

Alerta jo duena Jordi Graells da, eta oso aintzat hartzekoa da, urteak baitaramatza GovUX delakoan lanean, hau da, erakundeen ezagutza kudeatzen herritarren esperientzia asebete dezan. Kataluniako Generalitateko Herritarren Atentzioa arloko zuzendari nagusia, Open Knowledge Foundation erakundeko sortzailea eta la Xarxa d’Innovació Pública taldeko kide eta bultzagilea ere bada. Kexu da: herritarren interes eta beharrak kontuan hartzen dituen eszenatoki berrirantz mugitu ezean, erakunde publikoak hutsaren hurrengo izango dira. Edonola ere, onena iristeke dagoela uste du eta denbora erabat zukutzeko asmoarekin dator Bilbora. Hiria eta jendeaz gozatu nahi du eta bereziki, norbanakoen ezagutzaren mugetatik ihesi eta Elkarrekin ikastea nahi dutenekin esperientziak partekatu nahi...
Irakurri Gehiago

Hizlariak

Jakintzaren alor ezberdinetako adituak dira, esperientzia handikoak, nazioarte nahiz estatu mailakoak... hau da, eskaintzeko asko duten pertsonak.

TAilerraK

Maiatzaren 24ko arratsaldean tailerren txanda izango da. Ezagutzan barneratzeko modu praktiko eta ludikoa eskaini nahi izan dugu eta bide batez, elkarren arteko harremanak lantzeko aukera ere izango da. Egiten ikastea da gakoak edo ikasten egitea nahiago bada. Parte hartzaileek eskainiko ditugun lau tailerretatik bi aukeratu beharko dituzte.
Isabel Fernánez coach da eta geure “Sinesmen mugatzaileak edo boteretsuak” lantzeko bidea emango digu. Maiz idea horiek ez dira errealitatean errotzen, geure baitako auto-usteetan baizik, eta galgatu egiten gaituzte, erabateko garapena izatea eragozten, pertsona edo profesional modura. Nola gelditu ditzakegu edo nola bihur ditzakegu sinemen horiek eraldaketarako energia?.
Belén Valera abokatua da eta RH Positivo taldeko zuzendaria. Berak gidatuko duen tailerrean, geure lan edo lanpostu ideala identifikatzeko gakoak jorratuko ditugu. “Job Crafting: Zure lana nahi duzun lan bihurtu” izenburua du. Nola sor dezakezu zeure lanik gogokoena?.
Danel Alberdi, soziologoa da eta Coach & Play taldeko coach-a. Jolas egitera eramango gaitu, “XXI. mendeko administrazioa eraikitzen. Jolasten ausartzen zara? Lego Serious Play metodologiarekin egingo da eta euskaraz zein gaztelaniaz egiteko aukera izango da. Etorkizuna imajinatzen duzu? Eraiki dezakezu?.
Wikitoki-ko Ricardo Antón eta Ziortza Etxabek zuzenduko duten tailleraren bidez hainbat lan-tresna proposatuko digute planifikazio estrategiko partehartzailerako dispositiboak ko-diseinatzeko. Jarduera euskaraz zein gaztelaniaz egingo da (hizkuntza, beraz, aukeratu behar da).

15:30 – 17:00

1A. TAILERRA  Isabel Fernandez. Sinesmen mugatzaileak edo boteretsuak.

2A. TAILERRA Belen Varela. Job Crafting: Zure lana nahi duzun lan bihurtu.

3A. TAILERRA Danel Alberdi. Soziologoa eta Coach-a. Coach and Play XXI. mendeko administrazioa eraikitzen. Jolasten ausartzen zara? Lego serious play.(Euskaraz)

4A. TAILERRA Ziortza Etxabe y Ricardo Antón. Estrategia parte-hartzailea planifikatzeko tresnak elkarrekin diseinatzen.

17:15 – 18:45

1B. TAILERRA Isabel Fernandez. Sinesmen mugatzaileak edo boteretsuak.

2B. TAILERRA Belen Varela. Job Crafting: Zure lana nahi duzun lan bihurtu.

3B. TAILERRA Danel Alberdi. Soziologoa eta Coach-a. Coach and Play XXI. mendeko administrazioa eraikitzen. Jolasten ausartzen zara? Lego serious play.

4B. TAILERRA Ziortza Etxabe y Ricardo Antón. Estrategia parte-hartzailea planifikatzeko tresnak elkarrekin diseina. (Euskaraz)

KOKAPENA
BIZKAIA ARETOA UPV/EHU
Abandoibarra etorb., 3 - 48009 Bilbo
BILATU HEMEN ZURE HOTELA

Media Partners