BRENDAN SPILLANE

BRENDAN SPILLANE

Australiako hezitzaile ospetsua, nazioarteko aitorpena lortu duen hizlari eta coach exekutiboa; negozioen, hezkuntzaren eta eliteko kirolaren arloko liderrekin lan egiten du. Kargu exekutiboak izan ditu Australiako hainbat elkarte profesionaletan, bai estatu eta nazio mailan, bai nazioartean, Australiaren ordezkari gisa nazioarteko hezkuntza liderrentzako foroetan.

Bere lan arlo nagusiak dira: aldaketa kulturala, funtzionatzen duten feed-back sistemak ezarriz, eta komunikaziorako trebetasun efektiboak. Hizlari eta aurkezle bikaina da. Historia, metafora eta umorea erabiltzen ditu Brendanek, taldeetan elkarrizketa autentiko eta sakonagoa lortzeko.

Kongresuaren hasierako hitzaldia emango du; lidergoari, komunikazioari eta aldaketa kulturalari buruz hitz egingo digu, komunikazio efektiboari eta elkarrizketa autentikoagoari begirako lidergoaren inguruan.

Q-Epea-Graphic-Recording-1-Brendan copia-01

Keynote

BRENDAN SPILLANE-en hitzaldiak