Aurkezpena

ONGI ETORRI HERRI ADMINISTRAZIOETAKO KUDEAKETA AURRERATUARI BURUZKO VI. BILTZARRERA

2016ko maiatzaren 19a eta 20a, Kursaal Biltzar Jauregia, Donostia

BILTZARRAREN HELBURUA

Aurreko edizioetan lortutako parte-hartze arrakastatsuaren eta aurkezpenen kalitatearen ondoren (2014an: 245 pertsona etorri ziren; 32 praktika on izan ziren, saria eskuratzeko gai izan zirenak; eta 7,49ko balioespena lortu zen), helburua biltzarra Estatu mailako erreferente gisa finkatzea da, administrazio publikoetako kudeaketa aurreratuari buruzko esperientziak eta metodologiak elkarri jakinarazteko. Aurreko ekitaldietan bezala, aurtengo biltzarrean izango dira, batetik, toki-administrazioko, foru-administrazioko, administrazio autonomikoko, Estatuko administrazioko edo nazioarteko administrazioko zenbait arduradun, arlo desberdinetan egindako kudeaketa-praktika on zehatzen berri emateko; eta, bestetik, hainbat arlotako adituak, Administrazio Publikoaren kudeaketaren arloko erronkei buruzko hausnarketa sustatzeko.

 Biltzarrak osoko bilkurak izango ditu. Praktika Onenari Sarira aurkeztutako kudeaketa-esperientzia aurreratuen aurkezpenak ere egingo dira.

Izena emateko epeak eta prezioak: apirilaren 28a arte 250 € (BEZa barne); apirilaren 29tik aurrera 300 € (BEZa barne).

ANTOLATZAILEAK

Q-epea da kudeaketa-bikaintasunaren bila konpromisoa hartua duten Euskadiko zenbait erakunde publikok (Administrazioa nahiz enpresa publikoak izan) osatutako taldea. 2002an, EUSKALIT Bikaintasunerako Euskal Erakundearen laguntzarekin, zenbait ekimen elkarrekin bideratzen hasi ginen, honako helburu hauekin: kudeaketa-praktika egokiak partekatzea eta zabaltzea; laneko dokumentazioak modu irekian trukatzea; eta beste erakunde publiko eta pribatu batzuetako zuzendaritza-taldeetako kideak gonbidatzea, esperientziak partekatzeko eta aurrerapen horiek beste erakunde publiko eta pribatu batzuetara hedatzeko. Beraz, partekatutako esperientziek eta elkarrekin antolatutako zabalkunderako jendaurreko ekitaldiek batzen gaituzte.

XEDEA

Q-epea da kudeaketa-bikaintasunaren bila konpromisoa hartua duten Euskadiko zenbait erakunde publikok (Administrazioa nahiz enpresa publikoak izan) osatutako taldea. Helburu hau du:

Gure erakundeen kudeaketaren hobekuntzan aurrera egitea, elkarrengandik ikasiz, eta

Bikaintasuna sustatzea euskal sektore publikoan.

Ikuskera

Q-epeak hau izan nahi du:

Politika publikoak kudeatzeko erreferentzia-eredu aurreratu bat, Euskadin nahiz Euskaditik kanpo.

Jakintza partekatzeko sare bat, hedatzeko ahalmena duena eta sektore publikoko erakundeak hobetuko dituena, balio erantsia izango duten produktuak eta zerbitzuak sortzea helburutzat hartuta.

Transformazio-foro bat, sektore publikoko erakundeak eta haien interes-taldeak elkartzeko gai dena, proiektuak elkarrekin egiteko.

Balioak

Gure Xedea gauzatzeko honako balio hauek hartuko ditugu oinarritzat:

ELKARRENGANDIK IKASTEA: BARNE-LANKIDETZA. Informazioa, jakintza eta esperientziak modu aktiboan partekatuko eta arduraz erabiliko ditugu, sormena, berrikuntza eta etengabeko hobekuntza bultzatuz.

PERTSONAK ETA ERAKUNDEAK AITORTZEA ETA ERRESPETATZEA. Q-epea taldea osatzen duten pertsonen ahalegina, ekarpenak eta desberdintasunak aitortu eta errespetatuko ditugu, bileretan eta foroetan, edozein delarik ere ordezkatzen dituzten erakundeek aurrera egiteko darabilten erritmoa.

ERANTZUKIZUNA. Agindutako lanak geure gain hartuko ditugu, eta bikaintasuna lortzen saiatuko gara, bai lanak egiteko, bai ezarritako epeak betetzeko.

EGIAZALETASUNA. Koherentziaz eta zinezkotasunez adieraziko dugu pentsatzen duguna eta sentitzen duguna.

KANPORA BEGIRATZEA. Beste pertsona eta erakunde batzuk inplikatuko ditugu gure Xedean eta Ikuspegian, eta beste erakunde batzuen esperientziak eta aurrerapenak interesez hartu eta aztertuko ditugu.

ZERBITZU PUBLIKORAKO BOKAZIOA. Publikotasuna aldarrikatu eta defendatuko dugu, eta banaka nahiz taldeka lagunduko dugu herritarrek administrazioaz eta sektore publikoaz duten pertzepzioa eta balorazioa hobetzen.

AUSTERITATEA ETA ZINTZOTASUNA. Esleitutako baliabide publikoak konpromiso etikoz, zehaztasunez eta austeritatez kudeatuko ditugu.

Q-epeako partaideak

Ararteko

Bilboko Udala

Durangoko Udala

Ermuko Udala

Getxoko Udala

Irungo Udala

Gasteizko Udala

Bermeoko Udala

Justizia Administrazioko Zuzendaritza (Eusko Jaurlaritza)

Arabako Foru Aldundia

Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea -IFAS (Bizkaiko Foru Aldundia),

Lantik (Bizkaiko Foru Aldundia)

Gipuzkoako Foru Aldundia

Herritarrei arreta emateko, berrikuntzako eta administrazioa hobetzeko Zuzendaritza-DACIMA (Eusko Jaurlaritza)

EiTB

EJIE

ELIKA

Ertzaintza

ITELAZPI

IVAP

OSAKIDETZA

OSATEK

Donostia Kirola

Eusko Legebiltzarra

Bizkaiko Teknologi Elkartegia

SPRI SA

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

VISESA

EUSKALIT (Q-epearen Idazkaritza teknikoa).

Antolakuntza Batzordea

Getxoko Udala: Íñigo Bilbao

Bizkaiko Foru Aldundia: Lantik, Juan Pablo Ibarra

Gipuzkoako Foru Aldundia: Haritz Ugarte eta Xanti Moriones

Donostia Kirola: Leire Landa

EITB: Marta Alvarez

ELIKA: Edurne Gantxegi

Ertzaintza: Iñaki Elexalde

Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad del País Vasco: Yolanda Gay

Irati Aboitiz

IVAP: Oro Ochoa de Eribe

Antolaketa teknikoa

TISA

Askatasunaren hiribidea 17, 3. 20004 Donostia
Tel: 943 431 157

e-mail: tisa-congresos@tisasa.es