Praktika Onenari Saria

Q-epearen Praktika Onenaren Sariaren VI. edizioko hautagaiak

Maiatzaren 19an, arratsaldez, eta kongresuaren programazioaren barruan, Q-epearen Praktika Onenaren Sariaren VI. edizioa zein proiektuk irabazi duen iragarriko da. Osakidetza, Benidorm eta Ermuko udalak, Bartzelonako Diputació-a eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira aurtengo bost hautagaiak. Hain zuzen, hautagaiek, Kursaalen aurkeztuko dituzte euren proiektuak, eta bertaratutakoek aukeratuko dute irabazlea. Aurten, gardentasuna izan da gairik errepikatuena aurkeztutako praktika onen artean.

Balorazio Batzordea

 

Q-epea 2016 Praktika Onenaren Sariaren VI. edizioko Balorazio Batzordea erakundeok eratu dute:

– Gipuzkoako Foru Aldundia

-EITB

-Elika Fundazioa

-IVAP

-Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

Erakunde horiek ez dute parte hartuko beren baitako entitateek aurkeztutako proiektuetan bozkatzean.

 

Balorazio-irizpideak eta boto ematea

 

Hauek dira balorazio-irizpideak:

  1. beste antolaketa batzuetan erabilgarri izatea
  2. originaltasuna, berrikuntza
  3. kudeaketan aurrerapena eragitea
  4. bezeroarentzako orientazioa

 

Haietako bakoitzeko puntuazioa 0 eta 3 puntu bitartekoa izango da (0 oso gutxi; 3 oso ona). Praktika on bakoitzerako jasotako puntuak batu ondoren, puntuazio handiena duten 5 praktika izango dira edizio honetarako finalistak (kopuru hori aurkeztu diren praktika onen kalitatearen arabera alda liteke).

 

Aurkezpenen ondoren, kongresuan zehar, praktika on onena aukeratzeari ekingo zaio. Erabakia hartzeko, publikoaren iritziak % 50 balioko du, eta gainerako % 50a balorazio-batzordeak igorritako balioespena izango da.

 

Aurkezpena eta sari banaketa

 

Aukeratutako antolaketak izena emateko kuota ordaintzetik salbuetsita daude (gehienez 2 pertsona antolaketa bakoitzeko).

Aurkezpenak kongresuaren lehen egunean egingo dira: maiatzaren 19an, ostegunean, arratsaldez.

 

Kongresuaren bigarren egunean, amaiera baino lehen saria eta diploma banatuko dira. Saria puntuazio apalenekotik handienekora iragarriko da.

 

Q-epea-Graphic-Recording-5-Practicas-01 Q-epea-Graphic-Recording-5-Practicas-02 Q-epea-Graphic-Recording-5-Practicas-04 Q-epea-Graphic-Recording-5-Practicas-05 Q-epea-Graphic-Recording-5-Practicas-06 Q-epea-Graphic-Recording-5-Practicas-07