9
mai

BERTAKO PRODUKTUEN DASTAKETA ETA MUSIKA MIRAMAR JAUREGIAN

Q-epeak kongresura joango diren pertsonak gonbidatzen ditu Donostiako Miramar jauregian, maiatzaren 19an (osteguna), egingo den ekitaldira. Kongresuko lehenengo lan-jardunaldia amaitu ondoren, hiriko bista ikusgarrienetakoa duen ingeles estiloko jauregi horretan izango da ekitaldia, Kontxaren badian bertan, 19:30ean. Bertako produktuak dastatzeko aukera izango dute gonbidatuek, jazza jotzen duen bikote baten musika lagun.   Dastaketa Lurlan Baserritar Elkarteak...
Irakurri Gehiago
26
api

VIKTOR KÜPPERSEK EMANGO DIO AMAIERA KONGRESUARI, MOTIBAZIOARI ETA JARRERAK GARATZEARI ETA HORREK EREMU PERTSONALEAN ETA PROFESIONALEAN DUEN ERAGINARI BURUZKO HITZALDI BATEKIN

Maiatzaren 19an eta 20an, Q-epeak, kudeaketa aurreratuaren aldeko konpromisoa hartua duten euskal erakunde publikoen sareak, lehen mailako hizlariak bilduko ditu Donostiako Kursaalen Q-epeak antolaturiko Herri Administrazioetako Kudeaketa Aurreratuari buruzko VI. Biltzarrean Viktor Küppers motibatzeko komunikazioan aditu eta jarrera pertsonalen arloko prestatzaileak emango du bukaera. Q-epeak bi urtean behin antolatzen du kongresua eta aurtengoak aurreko urteetako...
Irakurri Gehiago
25
api

Q-EPEAK BUS ZERBITZUA ESKAINIKO DU KUDEAKETA AURRERATUARI BURUZKO BILTZARRERA JOATEKO

Gasteiztik eta Bilbotik abiatuko dira maiatzaren 19an eta 20an, eta joan-etorriko bidaia egingo dute   Herri Administrazioetako Kudeaketa Aurreratuari buruzko VI. Biltzarrera joan nahi dutenei bidaia erraztea du helburu biltzarreko antolatzaile den Q-epea sareak eskaintzen duen zerbitzuak.   Busak Gasteiztik eta Bilbotik aterako dira kongresuko bi egunetan, hots, maiatzaren 19an eta 20an, eta pertsona bakoitzak...
Irakurri Gehiago
23
mar

Iñigo Urkullu lehendakariak Herri Administrazioetako Kudeaketa Aurreratuari buruzko VI. Biltzarraren amaiera ekitaldian parte hartuko du eta Josu Erkoreka Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak inauguratuko du

Q-epeak bi urtean behin antolatzen duen biltzarra, aurten, Donostiako Kursaal jauregian izango da, maiatzaren 19an eta 20an. Bi egunotan, nazioarteko zein Estatuko hizlariek parte hartuko dute. Besteak beste, gai hauek jorratuko dituzte: lidergoa, sormena, berrikuntza, gardentasuna eta sare sozialak; betiere, kudeaketa publikoaren eremuan. Kudeaketa aurreratuaren alde konpromisoa duten Euskadiko 28 erakunde publikok osatutako taldea da...
Irakurri Gehiago
2
ots

Brendan Spillanek abiaraziko du Q-epeak antolaturiko Herri Administrazioetako Kudeaketa Aurreratuari buruzko VI. Biltzarra

Maiatzaren 19an eta 20an, Q-epeak, kudeaketa aurreratuaren bilaketaren aldeko konpromisoa hartua duten euskal erakunde publikoen sareak, lehen mailako hizlariak bilduko ditu Donostiako Kursaalen Irekiera-hitzaldia Brendan Spillane australiarrak egingo du. Coacha, hezitzailea eta komunikazioan aditua da Spillane, eta sona handia du mundu mailan. Bere hitzaldian, lidergoaz eta komunikazioaz mintzatuko da, eta orobat komunikazio eraginkor eta elkarrizketa...
Irakurri Gehiago
2
ots

Erreserbatu egun hauek! 2016ko maiatzaren 19a eta 20a

Aurreratuta daukagu, jada, Q-epeak antolatutako hurrengo biltzarrerako egitaraua. Kursaalen elkartuko gara, Donostian, Europako kultur-hiriburua izango den urtean. Erreserbatu bi egun horiek zure agendan, sektoreko beste profesionalekin administrazio publikoen Kudeaketa Aurreratuari  buruzko esperientziak eta metodologiak partekatzeko. Aurreko topaketetan bezala, biltzarrean izango dira, batetik, tokiko administrazioko, foru-administrazioko, administrazio autonomikoko, estatuko administrazioko edo nazioarteko administrazioko arlo desberdinetan kontrastatutako...
Irakurri Gehiago