Single Blog Title

This is a single blog caption
9
mai

BERTAKO PRODUKTUEN DASTAKETA ETA MUSIKA MIRAMAR JAUREGIAN

Q-epeak kongresura joango diren pertsonak gonbidatzen ditu Donostiako Miramar jauregian, maiatzaren 19an (osteguna), egingo den ekitaldira. Kongresuko lehenengo lan-jardunaldia amaitu ondoren, hiriko bista ikusgarrienetakoa duen ingeles estiloko jauregi horretan izango da ekitaldia, Kontxaren badian bertan, 19:30ean. Bertako produktuak dastatzeko aukera izango dute gonbidatuek, jazza jotzen duen bikote baten musika lagun.

 

Dastaketa Lurlan Baserritar Elkarteak eskainiko du. 1997. urtean Euskal Herriko ekoizle txikien talde batek Lurlan Baserritar Elkartea sortu zuen, indarrak bateratu eta bere produktuak kontsumitzaileari hurbiltzeko ilusioarekin. Lurlanen filosofiak, gure jendea,  gure kultura eta gure paisaiarekin lotuta dagoen produktuaren egiazkotasun eta kalitatea defendatzen du. “produktu-ekoizle-lurralde” ardatzari fideltasuna mantenduz, Euskal Herriko lurraldeetatik bidaia gastronomikoa eskaini dezakegu.

 

Miramar jauregian, itsasoko eta bertako barazkiak dastatzeko aukera izango dugu, baita aske hazitako txerrien produktu batzuk ere, Euskal Herritik bidaia egingo dugu gaztaren bitartez (Idiazabal mendiko gazta naturala, Azkorria eta Ossau Iarty  gaztak, ardi latxaren esnearekin ekoiztutako gazta urdina, besteak beste)… eta edateko, Euskadiko edari ugari: Arabako Errioxako ardo zuriak eta beltzak, sagardoa, Getariko txakolina, artisau garagardoa, Altzolako ura eta sagar zukua.

 

Eta hau dena musika lagun, izan ere jazza jotzen duen bikote baten musika izango baitugu. Ana Urraka eta Willy Muñoz, hain zuzen ere, izango dira bertan ekitaldia musikaz betetzeko.

Baina sorpresa guztiak ez ditugu azalduko…

Palacio_miramar

Dejar un comentario