Single Blog Title

This is a single blog caption
26
api

VIKTOR KÜPPERSEK EMANGO DIO AMAIERA KONGRESUARI, MOTIBAZIOARI ETA JARRERAK GARATZEARI ETA HORREK EREMU PERTSONALEAN ETA PROFESIONALEAN DUEN ERAGINARI BURUZKO HITZALDI BATEKIN

Maiatzaren 19an eta 20an, Q-epeak, kudeaketa aurreratuaren aldeko konpromisoa hartua duten euskal erakunde publikoen sareak, lehen mailako hizlariak bilduko ditu Donostiako Kursaalen

Q-epeak antolaturiko Herri Administrazioetako Kudeaketa Aurreratuari buruzko VI. Biltzarrean Viktor Küppers motibatzeko komunikazioan aditu eta jarrera pertsonalen arloko prestatzaileak emango du bukaera. Q-epeak bi urtean behin antolatzen du kongresua eta aurtengoak aurreko urteetako jende kopurua eta kalitatea berdintzea espero du.

Aurtengo edizio honetan, Q-epeak bus zerbitzua eskainiko du biltzarrera joateko. Gasteiztik eta Bilbotik abiatuko dira autobusak maiatzaren 19an eta 20an, eta joan-etorriko bidaia egingo dute, biltzarrera joan nahi dutenei bidaia errazteko asmoz. Busak Gasteiztik eta Bilbotik aterako dira kongresuko bi egunetan, eta pertsona bakoitzak bost euroko prezio sinbolikoa ordainduko du, eguneko. Donostiara joan nahi dutenek, hortaz, biltzarraren webgunean adierazi beharko dute, izena ematerakoan.

Busak maiatzaren 19an eta 20an aterako dira; Gasteiztik, Arriaga parketik (Amerika Latina ondoan), goizeko 7 eta laurdenetan, eta Bilbotik, Perez Galdós kaleko bus geltokitik (Termibusen ondoan) goizeko 7 eta laurdenetan. Bueltako busak, berriz, Kursaal jauregiko atearen paretik abiatuko dira jardunaldiak amaitu bezain pronto. Pertsona-kopuru nahikoa ez balitz, ezin izango dugu zerbitzua eskaini.

 

Viktor Küppers

 

Bilbao-Bilbo Vitoria-Gasteiz

Dejar un comentario