Single Blog Title

This is a single blog caption
25
api

Q-EPEAK BUS ZERBITZUA ESKAINIKO DU KUDEAKETA AURRERATUARI BURUZKO BILTZARRERA JOATEKO

Gasteiztik eta Bilbotik abiatuko dira maiatzaren 19an eta 20an, eta joan-etorriko bidaia egingo dute

 

Herri Administrazioetako Kudeaketa Aurreratuari buruzko VI. Biltzarrera joan nahi dutenei bidaia erraztea du helburu biltzarreko antolatzaile den Q-epea sareak eskaintzen duen zerbitzuak.

 

Busak Gasteiztik eta Bilbotik aterako dira kongresuko bi egunetan, hots, maiatzaren 19an eta 20an, eta pertsona bakoitzak bost euroko prezio sinbolikoa ordainduko du, eguneko. Donostiara joan nahi dutenek, hortaz, biltzarraren webgunean adierazi beharko dute, izena ematerakoan.

 

Busak maiatzaren 19an eta 20an aterako dira; Gasteiztik, Arriaga parketik (Amerika Latina ondoan), goizeko 7 eta laurdenetan, eta Bilbotik, Perez Galdós kaleko bus geltokitik (Termibusen ondoan) goizeko 7 eta laurdenetan. Bueltako busak, berriz, Kursaal jauregiko atearen paretik abiatuko dira jardunaldiak amaitu bezain pronto. Pertsona-kopuru nahikoa ez balitz, ezin izango dugu zerbitzua eskaini.

 

Biltzarreko webgunean —www.qepea.eus/biltzarra2016— eman daiteke izena

 

Bilbao-Bilbo Vitoria-Gasteiz

Dejar un comentario