Single Blog Title

This is a single blog caption
23
mar

Iñigo Urkullu lehendakariak Herri Administrazioetako Kudeaketa Aurreratuari buruzko VI. Biltzarraren amaiera ekitaldian parte hartuko du eta Josu Erkoreka Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak inauguratuko du

Q-epeak bi urtean behin antolatzen duen biltzarra, aurten, Donostiako Kursaal jauregian izango da, maiatzaren 19an eta 20an. Bi egunotan, nazioarteko zein Estatuko hizlariek parte hartuko dute. Besteak beste, gai hauek jorratuko dituzte: lidergoa, sormena, berrikuntza, gardentasuna eta sare sozialak; betiere, kudeaketa publikoaren eremuan.

Kudeaketa aurreratuaren alde konpromisoa duten Euskadiko 28 erakunde publikok osatutako taldea da Q-epea. Haren bidez, esperientziak partekatu eta elkarrekin antolatzen dituzte arlo horretan egindako aurrerapausoak ezagutarazteko ekitaldi publikoak.

Dejar un comentario