Single Blog Title

This is a single blog caption
2
ots

Brendan Spillanek abiaraziko du Q-epeak antolaturiko Herri Administrazioetako Kudeaketa Aurreratuari buruzko VI. Biltzarra

Maiatzaren 19an eta 20an, Q-epeak, kudeaketa aurreratuaren bilaketaren aldeko konpromisoa hartua duten euskal erakunde publikoen sareak, lehen mailako hizlariak bilduko ditu Donostiako Kursaalen

NEWS_02

Irekiera-hitzaldia Brendan Spillane australiarrak egingo du. Coacha, hezitzailea eta komunikazioan aditua da Spillane, eta sona handia du mundu mailan. Bere hitzaldian, lidergoaz eta komunikazioaz mintzatuko da, eta orobat komunikazio eraginkor eta elkarrizketa benetakoago batera zabalik dagoen lidergo baten inguruan beharrezkoa den kultur aldaketaz.

 

Administrazio publikoen gardentasuna, pertsonen sormena, berrikuntza eta motibazioa ere jorratuko dira kongresuan zehar, bai eta sare sozialak ere. Dolors Reig-ek, gizarte-psikologo, ikertzaile eta prestatzaileak, sare sozialei buruzko mahai-inguruan parte hartuko du.

 

Hemendik gutxira, izena eman ahal izango duzu kongresuaren web orrian, eta zure praktika ona aurkeztu ahal izango diguzu Praktika Onen VI. Q-epea sarirako.

Dejar un comentario